TALDEAREN HISTORIA

93.urtean sortu genuen "Izenik Ez" taldea Erromoko lagun talde batek eta hurrengo urtean atera genuen gure lehendabiziko maketa "Beti Galerna". Izen hori jarri genion zoriaren laguntza eskasa jaso genuelako ordurarte eta orain ere badirudi martxa horretan jarraitzen dugula.
Ordutik hona 90 bat kontzertu eskeini ditugu EH osotik eta gure musika estiloa ere aldatu egin da. Gure abestiak euskeraz dira guztiak eta EH-ko arazo politiko eta sozialak dute gai nagusitzat.
98.eko azaroan gure lehen CD-a grabatu genuen Berritzeko "Lorentzo Records" grabaketa estudioan Batiz teknikaria zelarik.

Itzuli